2021.02.01
Fundiziyue

Fundiziyue

  • 1994 - 2004
  • Azpeitia
  • Pop-rocka

Zentzu bila

Azken egun hauetan
urduri jaikitzen naiz,
zigarro baten keaz
lainotzen dut ingurua.

Beldurrez jantzita,
burua jausita,
galdera baten
erantzunagatik ezkutatuta.

Ezustean bukatzea
lagun hitzak
estaltzen duen kontratua,
baten poza
izatea
amorruaren janari
beste pertsonen gain.

Aurpegiak ez ditut ezagutzen,
pausoak azkarragoak dira,
bidean galtzen naiz berriro.

Bazter guztietan miatu nahi dut
zentzu pixka bat aurkitzeko
argi izpi baten erdian.

Nire buruari
galdetzen diot, bai:
pazientzi apur batekin
dena pasatzen utziz
aurkituko al dudan
lasaitasun une bat.