2021.02.01
Fundiziyue

Fundiziyue

  • 1994 - 2004
  • Azpeitia
  • Pop-rocka

Zuloak

 

Nahi eta nahiez lehertu egin behar
eutsi edo ez behera jeisten haiz
egan egin arren lurra jotzen duk,
ikusten egiak gezur bihurtzen.

Hainbat mugen bila alboko tabernan
hainbat une leku berean
Hain haundia haiz eta ezin kabitu
Beste zerbait gehio behar gaur ere.

Bideko marra zuriari
gaur ere ez diot amaiera bilatu.

Tristea duk jabetzen hastea
Helmuga honetan ez ziok saririk.
Ez zegok ezer irabaztekorik.
Zuloak zulen atzeko aldean.