Oztibarreko punk talde bat da Gadafiste Brothers & Sisters. 80ko hamarkadako Frantziako zenbait punk-rock talderen eragina aipatu izan dute: Ludwig Von 88 eta Berurier Noir, besteak beste. Bi disko kaleratu ostean, Spartak Dementziala taldea sortu zuten proiektu honen hondarretatik.