2015.07.30
Hira

Hira

  • 1998
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Hard-rocka, Metala
V
play_buttonadd_button

V

2015 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Mikel Lazkano, gitarra
  • Alex Lobato, bateria
  • Ibai Marin, ahotsa eta gitarra
  • Manex Etxeberria, baxua

 
(sic).
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ibai Marin, gitarra, ahots nagusia eta ahotsak
  • Jon Iturrino, gitarra eta ahotsak
  • Manex Etxeberria, baxua
  • Alex Lobato, bateria
  • Mikel Zubeldia, teklatuak

 
Oztopoak gaindituz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ibai Marin, gitarra, ahots nagusia
  • Alain Fernandino, bateria
  • Oscar Lopez, gitarra
  • Manex Etxeberria, baxua

 
Nortasuna

PARTAIDEAK

  • Alain Fernandino, bateria
  • Urtzi Olaziregi, baxua
  • Borxa Fernandez, gitarra
  • Ibai Marin, gitarra, ahots nagusia

 
V
play_buttonadd_button

Doinu berrien bila

V

V
play_buttonadd_button

Eztanda

V

(sic).
play_buttonadd_button

Itxura

(sic).

V
play_buttonadd_button

Burbuila

V

Delay
play_buttonadd_button

Delay

Delay

Oztopoak gaindituz
play_buttonadd_button

Zentzua eta sentimendua

Oztopoak gaindituz

V
play_buttonadd_button

Phoenix

V

(sic).
play_buttonadd_button

Agur

(sic).

(sic).
play_buttonadd_button

Iparra

(sic).

1998. urtean sortu zen Oiartzunen Angar taldea, gero Hira taldea bihurtuko zena. Taldearen bultzatzaile nagusiak izan ziren Ibai Marin abeslari eta gitarrista (Azken Garrasia) eta Alain Fernandino bateria jotzailea. Urtzi Olaziregi baxu jotzailea taldean sartzearekin batera, Oiartzungo Udalaren bitartez entsegu lokala lortu zuten. Sei hilabetez entseatzen aritu ondoren, Borxa Fernandez Bortx gitarristarekin (Kudai) osatu zuten taldea. 1999ko urrian, laukote gisa urtebete egin ostean, lehen maketa grabatu zuten Donostiako Amara auzoko estudio txiki batean, artean Angar zen taldearen izena. Lehen grabaketa eskuan, kontzertuetarako errepertorio luzeagoa prestatzen hasi ziren. 2000. urte hasieran, hainbat zuzeneko eman ondoren, kantu berriak grabatzea erabaki zuten, taldeari bultzada handiagoa emateko. Halaber, ordua eman zioten Hira izena taldeari.
Urte hartako urrian, Espartzako (Nafarroa) Sonido XXIestudioan sartu eta bi astetan hamar kantu grabatu zituzten, Juanan eta Javi San Martin anaiekin. Grabatutako abestietatik lau hautatu eta Euskadi Gazteko X. Maketa Lehiaketara aurkeztu zituzten. Era berean, kontratu baten bila zenbait diskoetxetara bidali zuten grabazioa. Bi kasuetan erantzun ona jaso zuten. Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi eta IZ diskoetxearekin kontratua sinatu zuten. Ondorioz, Nortasuna (IZ, 2001) argitaratu zuten. Lan hori euskal heavyaren osasun onaren isla izan zen, baina denbora igaro ahala, Urtzik eta Borxak taldea utzi eta beste bi kideek berrosatu behar izan zuten Hira. Horrela, Oscar Lopez (gitarra) eta Manex Etxeberria (baxua) batu ziren taldera. Proiektua indartuta, bigarren diskoa prestatu eta abesti sorta melodiko zein gordinagoak grabatu zituzten. Oztopoak gaindituz (EDG Music, 2003) izenburu argigarria eman zioten bigarren diskoari. Lan horretan, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Javi San Martin (Sátira) eta Donostiako Santa Zezilia Koralaren kolaborazioak bildu zituzten, eta “La bestia” gaztelaniazko abestia jaso zuten.
576
Bigarren diskoa atera ondoren, etenaldia egin zuen. Kontzertuak emateko gutxi izan zuten, eta taldearen ilusioa apaldu egin zen. Beste musika estiloak indartzearekin batera, euskarazko heavy metala gainbeheran zegoen (edo aurretik zuen orekara itzultzen ari zen). Horrela, Asgarth taldeari gertatu bezala, Hiraren oihartzuna ere itzaliz joan zen. Denbora tarte horretan, Alain Fernandinok taldea uztea erabaki zuen, eta, haren partez, Alex Lobato sartu zen. Ondoren, Oscar Lopez gitarristak ere Hira utzi eta Jon Iturrino (Ehun Kilo, Lau Mono) hartu zuten. Azkenik, Mikel Zubeldia teklatu jotzailea bosgarren partaide bihurtu zen. Aldaketa horiei esker, Hirak aro berri bat hasi zuen. Hirugarren diskoan, (sic). (EDG Music, 2006), hard-rock musikara gehiago hurbildu zen, eta melodiei inoiz baino trataera eta garrantzi handiagoa eman zioten. Esperientzia, heldutasuna edo taldean emandako aldaketek bultzatuta, ibilbideko abestirik borobilenak topa daitezke disko horretan. Tartean, Ehun Kiloren “Mendekua” abestiaren bertsioa bildu zuten.
Aurreko lanarekin gertatu bezala, promozio eskasak eraginda ezin izan zuten disko berria behar bezala zabaldu. Aldi berean, kontzertu aldetik ordura arteko gabeziarekin jarraitu zuten. Gaur egun, Hirak martxan segitzen du, baina aldaketak izan ditu. Mikel Zubeldiak eta Jon Iturrinok taldea utzi zuten eta Mikel Lazkano gitarrista (Ipar Haizea, Garabi) sartu da.
Testua: Inaxio Esnaola

Atzera

Doinu berrien bila

V
play_buttonadd_button

V

2015

ABESTIAK:

Doinu berrien bila

Eztanda

Burbuila

Izarren hauts zuria

Phoenix

Printze urdina

Ametsen putzua

Zein baino zein

Nire onena zu

Rock Tonight

Boulevardeko geltokian

Delay
play_buttonadd_button

Delay

2011

ABESTIAK:

Delay

Paradigma

Kolera

Orduak

Arnas izpi bat

Hezur hutsetan

Zu bezalako besterik

Haizea dator ifarraldetik

Amanda

Errepidean

Zatoz orain!

Izar

(sic).
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Itxura

Agur

Iparra

Taupada lausoaz

Sexu bila

Zure gogoa

Mina dut itzaltzat

Sorgindua

Mendekua

Lagun

Hamabi urte

Ixiltasunaren esklabu

Oztopoak gaindituz
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zentzua eta sentimendua

Haizeak

Metal oihua

Aingura

Altzairuzko hegoak

Aurrera bidean

Goizegi

Piztia

Baldintzarik gabe

Haurra soilik

Iluntasunaren semea

Nere barrena

La bestia

Nortasuna

ABESTIAK:

Lurraldeetako zaindaria

Begiak itxita

Nortasuna

Erreinu galdua

Naturaren eremuak urratuz

Zenbakidun gorpua

Koldar

Babesgabeko infernua

Hilezkorra

Itsas bortitza