Urola Kostako (Gipuzkoa) boskotea da, 2025ean sortua. Space Rockaren atmosfera psikodelikoak eta grungearen gordintasuna uztartuz, taldeak bidaia sentsorial bat proposatzen du euskara hutsean. Taldea osatzen dute: Maite Martiarena, abeslaria eta teklatua (Perlak); Suharri Aranburu abeslaria (Trini Fox); Ibon Telleria baxua (Ankhar); Jon Sarasketa bateria (The Grace of Dionysus) eta Ion Brakamonte gitarra (Voltaia).