2022.05.24
Murgi

Murgi

  • 1982
  • Donibane Lohitzune (Lapurdi)
  • Rocka, Progresiboa
  • KONTZERTUAK

Atzera

Denborajale

Beharrezkoa da... hutsa

Delako “Izarren hautsa” 
garaitzeko ahotsa 
beharrezkoa da hutsa 
biziak har dezan funtsa. 

Asmamena itoa da 
asmatze handien falta. 
Pitoa zen xitoa 
jakintsu omen da alta! 
Inoiz ez menpeko 
Ez naiz izanen zure esklabo 
Orain nator, nago zuri so! 
Orain nabil zure mundura... 

Olentzeroren ikatza 
pantaila dadin bilaka. 
Pozoin sabore mikatza 
hedatzen zaigu milaka 

Xarea dugu zabaldu…..jabaldu. 
Hurkoengandik banan-banan...banandu. 
Teklatua laztanduz 
beste gauza guziak ahaztu. 
Burmuina anpatuz 
oh….ahal banu 
“escape” tekla zapatu 
ordinagailua paretaren kontra zanpatu 
ta orain zuen aurrean kantatu 

Inoiz ez menpeko 
Ez naiz izanen zure esklabo 
Orain zuri, zaude neri so... 
Orain zato nire mundura!