2022.05.24
Murgi

Murgi

  • 1982
  • Donibane Lohitzune (Lapurdi)
  • Rocka, Progresiboa
  • KONTZERTUAK

Atzera

Denborajale

Hotz eta motz

Eki-etzatea heldu orduko,
potin gainean prest joaiteko.
Ilberria lagun ezkutzatzeko,
itsaso bare bat dute espero
Hotz eta motz geratzen gera.
Esan nahi du
hilketaren alde garela.
Esaidazu,
atekamotzetik nola atera ?
Hola usu ez da gertatuko,
askorentzat gaizki bukatuko.
Beste bizi baten ilusio
ala gerla zein da okerrago ?
Borondatea, erreskatatzea,
gure ateak zabaltzea.
Elkartasuna
badaukagu gugan
ez dadin geldin han
herri baten mugan.
Ez dago debaterik,
ez dute joaterik.
Hau dugu onartzerik ?
Ez da beste aterabiderik.
Atekamotz hura
politikoa da,
ezin zurituzko
portaera.
Atekamotz hura
fikziozkoa da
errealitatean
horko giltza
gure poltsan da.