2022.05.24
Murgi

Murgi

  • 1982
  • Donibane Lohitzune (Lapurdi)
  • Rocka, Progresiboa
  • KONTZERTUAK

Atzera

Denborajale

Jitoan

Jaun andereok
zuen komandantea
mintzo.
Ez beldurrik izan
eta otoi kalme egon.
Ezustekoa gertatu arren
egoera dugu
menperatzen.
Ez mugi dena konpondu
arte
bueno salbo jakina
beharrez...
Lana edo erosketak
egiteko
bainan mesedez ez elgar
ikusteko.
Familia ta lagunak dira
baztertzeko
kultura ta kirola
debekatzeko.
Jitoan da gure txalupa,
jitoan.
Ito da mitoa sistema,
jitoan.
Pentsatzen zena
jakintsuena, maltzurrena
jitoan
Norberekoia parasitoa
da, txarto bat jitoan
Antidotoaren esperoan,
gaixoa
jitoan
Errealitatea ukatzen
duen itsua,
jitoan
Itxuraz dena ongi zihoan
Hazkunde ekonomikoa
gora-gora
Denek zeukateno
esperoan.
Errazu zer dagon
oraingoan.
Desobedientzia,
erresistentzia eta batez
ere gure gazteria.
Ez itxoin zaharrek konpon
dezatela edo
eskumena zuei ematea.