2019.03.11
Nomadak

Nomadak

  • 2017 - 2019
  • Bergara (Gipuzkoa)
  • Rocka
Esnatu

Esnatu

Egilea: Gaizka Peñafiel

Atzera

Iraganeko hondarretan

Atzera

Esnatu

Egilea: Gaizka Peñafiel

Dantzan

Suaren bueltan dantzan 
Erre artean dantzan 
Akelarrean dantzan 

Sorgin dantza munduarekin balantza 
Ume izan zama gabeko bizitzan 

Sugarretan elkarrekin laztantzean 
Gure atzetik beldurrak keinukatzean 
Dena ahaztuz zama gabeko lur hontan 

Bidea mozten badigute ere 
Lehen lerroan geratuko gara 

Mugarik ez erretzeko beldurrik gabe 
Sugarretan inoren agindupean 

Elkarrekin aurre egin datorrenari 
Jolas egin, errespetua ezetzari 
Mugak jarri, gainean daukazunari 

Bidea mozten badigute ere 
Lehen lerroan geratuko gara 

Suarekin, suarekin 
Igeri infernuan 
Haien lotsak urtzen dira 
Hemengo itsasoan 

Kearekin, kearekin 
Dantzan infernuan 
Itota nahi gintuzten 
Ta orain gaude sutan