Jon Gurrutxaga (Elgoibar, Gipuzkoa, 1978) musikariak proiektu hau martxan jarri zuen Jon & Sugramas izenburupean, Arima Beltza, Uek eta Andrakan taldeetan egon ondoren. Gurrutxagak 60ko eta 70eko hamarkadetako rock klasikoa lantzen du talde honekin, bluesaren eragina ere presente izanik. 2026ko Black Storm Saioak lanaz geroztik, Sugramas du izentzat proiektuak.