2014.05.26
Tapia eta Leturia

Tapia eta Leturia

  • 1984
  • Folka, Trikitia
Hain zuzen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsa
  • Xabier Berasaluze 'Leturia', panderoa, zapatak, ahotsa
  • Arkaitz Miner, mandolina, biolina, ahotsa
  • Jexux Aranburu, pianoa, ahotsa

EROSI
Bizkaiko kopla zaharrak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsa
  • Xabier Berasaluze "Leturia", perkusioak, ahotsa
  • Bixente Martinez, gitarra, mandolina
  • Mixel Ducau, gitarra
  • Xabier Amuriza, Natxo de Felipe, Amaia Zubiria, Igor Elortza, Mentxu Alkorta, Leire Bilbao, Mikel Markez, ahotsak

EROSI
1998

1998

1998 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Xabier Berasaluze 'Leturia', panderoa
  • Gotzone Sestorain, irrintziak
  • Xabier Amuriza, letren biltzailea eta egokitzailea

 
Ero
play_buttonadd_button

Ero

1997 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsak
  • Xabier Berasaluze 'Leturia', panderoa, perkusioa, ahotsak
  • Mikel Artieda, baxua, ahotsak
  • Fernando Leiza, bateria, ahotsak
  • Jose Alberto Batiz, gitarra, banjoa, ahotsak

EROSI
Tapia eta Leturia Band
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fernando Leiza, bateria, ahotsak
  • Mikel Artieda, baxua, ahotsak
  • Jose Alberto Batiz, gitarra, armonika, ahotsak
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa, perkusioak, ahotsak
  • Joseba Tapia, trikitixa, armonika, ahotsak

EROSI
Dultzemeneoa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsa
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa, ahotsa
  • Iker Goenaga, trikitixa
  • Kepa Junkera, trikitixa
  • Jose Alberto Batiz, gitarra, ahotsa
  • Mixel Ducau, gitarra, saxofoia, ahotsa
  • Alberto Rodriguez, gitarra
  • Pascal Gaigne, gitarra
  • Anton Latxa, gitarra
  • Mikel Artieda, baxua, ahotsa
  • Fernando Leiza, jazzpana
  • Bixente Martinez, mandolina
  • Luis Camino, perkusioak
  • Ibon Koteron, alboka
  • Gotzone Sestorain, irrintziak
  • Imanol Urkizu, ahotsak
  • Christine Martineau, biolina

EROSI
Juergasmoan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, trikitxia, ahotsa
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa, ahotsa
  • Pako Diaz, atabala
  • Mikel Artieda, baxua
  • Aitor Amezaga, teklatuak
  • Mixel Ducau, gitarra elektriko eta akustikoak
  • Jose Alberto Batiz, gitarra elektriko eta akustikoak
  • Begoña Tapia, Edurne Iradi, beste ahotsak
  • Anjel Valdes, perkusioa
  • Gotzone Sestorain, irrintzilaria
  • Mikel Valcarlos, tronpeta

EROSI
Jo eta hautsi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsa
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa, ahotsa
  • Kepa Junkera, akordeoia
  • J.A. Goikoetxea, akordeoia, ahotsa
  • Juan Mari Beltran, dultzaina
  • Lesakako taldea (Ebaristo Alzugarai, Jabier Alzugarai)
  • Frantzisko Telletxea, Anastasio Larralde, kriskitinak
  • J.M. Astiasaran, botilak
  • Natxo de Felipe, ahotsa
  • Gotzone Sestorain, irrintziak

EROSI
Tapia eta Leturia Band
play_buttonadd_button

Kanibalaren kanta

Tapia eta Leturia Band

Tapia eta Leturia Band
play_buttonadd_button

Gipuzkoarrok, errosariyo santuba!

Tapia eta Leturia Band

Jo eta hautsi
play_buttonadd_button

Egunsentiko txoriari

Jo eta hautsi

Juergasmoan
play_buttonadd_button

Maitatzen zaitudalako

Juergasmoan

Dultzemeneoa
play_buttonadd_button

Ai hau gauaren zoragarria

Dultzemeneoa

Juergasmoan
play_buttonadd_button

Hik lan eta nik jai

Juergasmoan

Hain zuzen
play_buttonadd_button

Zeruko hauspoa

Hain zuzen

Lasarte-Oriako Buenos Aires izeneko auzoan jaioa, musikarekin harreman oso estua zuen familia batekoa da Joseba Tapia; besteak beste, Juanito eta Eleuterio osabak trikitilari ospetsuak zirelako. Txikitatik hasi zen musika lantzen, hasiera batean soinu handia, Mikel Bikondoaren akademian. Zortzi urtez aritu zen ikasten, baina hamabost urterekin erabaki zuen hura ez zela bere tresna, eta soinu txikia lantzen hasi zen, Eleuterio Tapia osaba irakasle zuela.

Harekin hasi zen plaza eta erromerietan jotzen, eta 1981. urtean agertu zen plazan bakarrik lehenengo aldiz, Donostiako Igeldo auzoan. Handik hiru urtera, aurrerantzean bere pandero jole izango zen Xabier Berasaluze Leturia-rekin jotzen hasi zen. Hortik aurrera, bikote bereizezina bihurtuko zen, Tapia eta Leturia izen artistikoa hartuz.

Bikoteak bi aldiz irabazi zuen Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa, 1986. eta 1988. urteetan. Txapelketa horietan argi gelditu zen trikitia jotzeko molde berritzaile bat zutela, eta aurreko belaunaldiarekin etena egin nahi zutela. Bi txapel horien artean Tapia eta Leturiak lehenengo diskoa argitaratu zuen, Jo ta hautsi (Elkar, 1987). Joseba Tapiak egindako musikaren gainean, pieza instrumentalak eta abestutakoak uztartzen ziren lan horretan. Hitzak egin zituztenen artean, bi bertsolari ezagun: Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Amuriza. Eta kolaboratzaileen artean, artean ezezaguna zen Kepa Junkera, akordeoia jotzen, baita Juan Mari Beltran ere.

Ordurako erromerietan oso ezagunak ziren, baina bikotearen sendotzea 1989. urtean etorriko zen, bigarren diskoarekin: Juergasmoan (Elkar, 1989). Lan horretan, laguntzaile talde zabala izan zuten ondoan: Mikel Artieda, Aitor Amezaga, Mixel Ducau, Jose Alberto Batiz, Anjel Valdes… Eta horiekin guztiekin taldearen soinua askoz elektrikoagoa bihurtu zen, trikitiaren ohiko doinuetatik aldenduta. Disko horretako hainbat abesti euskal kantutegiaren klasiko bihurtu dira dagoeneko: “Maitatzen zaitudalako” (Joxan Ormazabalek idatzia), “Anbototik Gorbeara” eta “Hik lan eta nik jai” (Xabier Amurizak idatzia), baita Flaco Jimenez mexikarraren bi bertsio ere: “Maddalen” eta “Festarik festa“.

Trikitiaren ohiko mugak apurtuta, Tapia eta Leturiak entzule berriengana eraman zituzten beren doinu dantzagarriak. “Nik oso gaztetatik izan nuen eskusoinua rock-era hurbiltzeko gogoa, baina orduan ezinezkoa iruditzen zitzaidan. Garai hartan trikitixaren mundua oso lotuta zegoen nekazal girora eta erromerietara, eta bazirudien ezinezkoa zela bi mundu horiek elkar hurbiltzea. 80ko hamarkada hasierako urte haietan, trikitixa oso gustuko nuen bezala, Hertzainak eta Kortatu asko entzuten nituen, baita AC/DC edo Ramones ere; baina ez zegoen bi mundu horien arteko loturarik. 1987an Anje Duhalderekin jotzen hasi nintzenean, lehenengo harremana izan nuen bateria, baxu eta abarrekin, eta ni ere animatu nintzen antzeko zerbait egitera. Gero gu ere hasi ginen erromeria elektrikoak egiten. Horrek guztiak ekarri zituen berrikuntza batzuk”, azaldu du Tapiak. (1)

Hirugarren diskoak, Dultzemeneoa (Elkar, 1992), aurrekoaren ildo beretik segitu zuen. Trikitia eta panderoa zituen oinarri, baina beste musika tresna asko ere agertzen ziren: saxofoia, perkusioa, mandolina, gitarrak, biolina… Lan horretan Joseba Tapiaren trikitiaren ondoan, beste bi trikitilari berritzaile ere agertzen ziren: Iker Goenaga eta Kepa Junkera. Aurreko diskoko kolaboratzaile gehienek errepikatu zuten, baita beste berri batzuk gehitu ere: Bixente Martinez (Izukaitz, Oskorri, Hiru Truku), Luis Camino, Ibon Koteron, Pascal Gaigne, Anton Latxa (Oskorri)…

Ordurako taldea rock eta pop moldeetatik hurbilago zegoen, herri musikatik baino. Horrexegatik, hurrengo urratsa nahiko logikoa izan zen: Tapia eta Leturia Tapia eta Leturia Band bihurtu zen. Mikel Artieda (baxua eta ahotsak), Jose Alberto Batiz (gitarra eta ahosoinua) eta Fernando Leiza (bateria) musikarien ekarpenarekin osatu zen boskotea. Rocka, popa, heavy, baita hip-hopa ere izan ziren taldeak landutako estiloetako batzuk, rock talde berezi baten itxura hartuta. Tapiaren estetika ere dezente aldatu zen urte horietan, bisera eta gisakoak jantzita agertzen baitzen agertokira.

Tapia eta Leturia Band (Elkar, 1995) izan zen talde berriaren lehen lan diskografikoa, eta arrakasta, sekulakoa. Taldekideek egindako musikaren gainean idazle eta bertsolari garrantzitsuen hitzak zituzten kantuok: Andoni Egaña, Jon Sarasua, Jexuxmari Irazu, Xabier Montoia, Patziku Perurena, Unai Iturriaga… Kantuen artean, bi nabarmendu ziren bereziki, urteko kanturik entzutetsuenetakoak bihurtzeraino: “Galdurikan nago” eta “Ez mesedez, ez“.

Plazak utzita, taldeak rock taldeekin egin zituen zuzeneko emanaldiak. Formula berritzailea izan zen, eta garai horietan sortuko zen triki-pop estiloaren aitzindaria. “Askok diote ni izan nintzela aitzindari, ni naizela jarrera horren aita; ez nau horrek harrotzen. Ez dut horrelako tituluen beharrik. Modako erritmoetan trikitixa sartuta arrakasta lortzen genuen: lehendabizi trikirocka egin genuen, ondoren trikirapa, gero trikipopa. Baina azaleko arrakasta horrek gero iraupen txikia izaten zuen, barrenetik hutsa zegoelako seguruenik. Hala ere, nik ez ditut esperimentu hauek kondenatzen; trebatzeko balio dute. Beste musikariekin inprobisazioa lantzea, formula jazzistikoan edo blues estrukturetan, interesgarria izan da niretzat. Beste musikariekin ondo pasatzeko balio izan dit teknika horrek, eta gozatu ere egiten da” (2).

Boskotearen bigarren lana bi urte geroago etorri zen, Ero (Elkar, 1997). “Aurreko diskoarekin hasi genuen abenturaren bigarren atala” zela esan zuen Tapiak (3), “estilo aldetik nahasketak daude, oso muturreko doinuak dira, umorezko musika bat egiteko asmoarekin”. “Maitatzen zaitudalako” kantu ezagunaren hardcore moldaketa bat grabatu zuen taldeak lan honetan. “Amodioak une gozoak bezala alderdi gogorrak ere izaten ditu hainbatetan, eta hitzak berak izan arren intentsitatea aldatuta zentzua ere aldatzen da. Horregatik atera zen hain erritmo gogorra”, azaldu zuen trikitilariak. Diskoak, hala ere,  ez zuen aurrekoak izandako oihartzun bera lortu.

Hurrengo urtean bikote formatura itzuli eta, horrekin batera, trikitia molde tradizionaletara. 1998 lan bikoitzean (Elkar, 1999) Xabier Amurizaren laguntzaz bildutako 51 herri kantu eman zituzten, trikiti eta panderoarekin. Xabier Amurizarekin izandako elkarlanak beste fruitu bat eman zuen Bizkaiko kopla zaharrak diskoan (Elkar, 1999). Horretan, Bixente Martinez eta Mixel Ducau izan zituzten trikitia eta panderoa laguntzen, eta, ahotsetan, oso gonbidatu bereziak: Amuriza bera, Natxo de Felipe, Amaia Zubiria, Igor Elortza, Mentxu Alkorta, Leire Bilbao eta Mikel Markez.

Testua: Gontzal Agote

  • (1) Aho bete doinu (Kutixiak, 2001)
  • (2) Gara2006ko azaroaren 18a
  • (3) Argia, 1.625. zenbakia, 1997ko maiatzaren 18a
Hain zuzen
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Wafa

Aritmetika arazoak

Compostelako erromesa

Albiste zirinolak

Besamotza

Loiolako porrusalda

Abya iala

Ainhoarrak

Arraun

Astotxo bat baneuko-Artikutza

Atallutik behera

Zeruko hauspoa

Gezurtientzat

1998

1998

1998

ABESTIAK:

Pagotxueta

Eleuterio-Gona gorria

Haizeburu-Artikutza

Abadiñoko-Karmentxu

Domingo da Domeka

Arrajola-Ikuilu

Asti

Txertubi

Baztan

Ubera-Oleta

Eizmendi

Frantses txikia-Iruri

Astotxo bat baneuko

Luzuiya-Burdunkutza

Telleria-Hasiera

Iherra-Gora behera

Euparaka

Illarramendi-Xumalikardi

Estradan-Errenderikoa

Arana-Guethary

Galbide

Goikote-Mendikute

Sahatseta

Saka-Kortxo

Txantxangorri

Bustinzulo-Punttaberri

Saltoka-Oroimenez

Dingilin-dango

Ederrak bi balio

Berriketan-Seikoan

Lantzoi-Aizkonita

Ttantto-Pagola

Korapiloa

Attola

Indusiña

Askain-Ametsa

Zorritsu

Anttoni-Kattagorri

Otola-Donardegi

Itsasoan ure lodi

Altuen San Bernabe

Etxebitarte-Errotarrita

Beharrezkoa-Iturrigorri

Omen-Katilu

Opiltxo-Zopako

Edei-Kikara

Baratze-Ortubiterte

Errezil-Larue

Kakalardue-Kortazar

Larrue

Eguarbitza

Betiko trikitixa (Askoren artean)

ABESTIAK:

Recuerdo florido

Fox

Balsa

Bernardo Atxaga. Nueva Etiopia (Askoren artean)

ABESTIAK:

Gure trikitilariak

Tapia eta Leturia Band
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gipuzkoarrok, errosariyo santuba!

Ez mesedez ez

Ogitxo beltzarana

Galdurikan nago

Txuplastaie

Buruball

Arroltze ta zingarra

Falsifikatu naute

Supositorioa

Kanibalaren kanta

Poeten erresuma

Izar

Turururu

Amasemeak oherakoan

Arantzazun behera

Ha bi bi

Udazquen gau bateco amodio coplac

Dultzemeneoa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Begi nini ñimiñoa

Trikitixaren sua

Fandango tristea

Arin arin cajun

Abya yala

Tiripitaira

Other mind 5/8 = 40

Ai hau gauaren zoragarria

Txapelau

Oi ez

Egizu lo

A su kiki

Amway

Lurraren seme

Agur jaunak

Tapiatarren trikitixa (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Fandangoa

Arin arina

Trikitixa

Porrusalda

Kalejira

Jo eta hautsi
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hirekin edonora

Gogoan hartu

Gurasoak euskaraz

Lar tartean

Jo eta hautsi

Elkarrekin

Jazzan ezak

Trikitilariak omen gara

Histori okerra

Eutsi goiari

Egunsentiko txoriari

Soinuak duena