2022.05.02
Zazkel

Zazkel

2012 inguruan Bilbon sei lagun —Etxahun Arregi, Asier Martinez, Irati Arregi, Jon Tolosa, Asier Vilan eta Oscar Rodriguez— batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.
2014 eta 2015 bitartean argitaratu zituzten beren lehen kantuak, entsegu lokalean bertan grabatutako maketa batean: Beta. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen lehen diskoa kaleratu zuten, Garate estudioan grabatuta, Kaki Arkarazo ekoizle eta teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren (Garilak 26) kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez “Jalgi”, “Heroia” eta “Martxa elektriko” abestietan.
Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi zuen taldeak 2016an, eta sari gisa, BBK Live jaialdian jotzeaz gain, disko bat grabatu zuen. Ez entzun 2017ko irailean kaleratu zuen Baga Biga diskoetxeak. Lehen diskoa bezala, Kaki Arkarazorekin grabatu zuten Garate estudioan, eta bederatzi kantuen artean Hertzainak taldearen “Infernuko atean” abestien moldaketa bat jaso zuten.
Titaniozko sudurrak

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Ezagutzen (elkarrizketa)

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Estatu kolpea

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Banden Lehiako finala

Atzera

Afera ustela

Atzera

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Atzera

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Atzera

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Bidean

Kontzertua berriz zer izango den ez dakit
Aste osoa erreta harrapatu nau nagiz
Bidean galduta hasi gara alderantziz
Ta bagoaz

Bizimodu honek
bide onean naraman nork daki
Nork daki?

Baina egun okerrenean ere hartzen dut
gogo handiz

Hau naiz ni!

Bidean kontrola (ondo gorde materiala)
Afaldu deskarga (azkar egin soinu proba)
Punteoak ahaztuta (Mini! sartu ondo nota)
Jendea ohiuka

Zer izango den inork ez daki
Hartzen dut beti nik gogo handiz!

Bagoaz errepidea hartuta
Gauero martxa hontan sartuta