KONTZERTUAK

Agus Barandiaran + Xabier Amuriza: “Koplariak koplari”

Data
2021.12.03
Ordutegia
20:00
Udalerria
Basauri
Lekua
Social Antzokia
Prezioa

Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, entzulegoari kopla zahar eta berrien azalpena eta herri musikan izan duten eragina erakustea izango da ekitaldi honen muina; Agus Barandiaran (Korrontzi) bide lagun hartuta, bere trikitixaren bidez, musika jarriko die kopla hauei eta partaide biak kantuan entzuteko ere aukera izango da.