KONTZERTUAK

Arkupehotsak 2024: Haizkan

Data
2024.04.28
Ordutegia
18:30
Udalerria
Azpeitia
Lekua
Sanagustin Kulturgunea
Prezioa
Doan

Arkupehotsaken edizio berriaren hirugarren kontzertua Haizkan talde nafarrarena izango da.

Haizkan 2021-ean Urdiainen, Nafarroan sortutako rock taldea da. Taldea Euken Perez baterijoleak, Haritz Goikoetxea baxujoleak eta Gaizka Lanas gitarjole eta abeslariak osatzen dute. 2022-an kaleratu zuten estreinako lana, “Etsi” izeneko EP-a, 5 abestiz osatua. 2023-an 3 single kaleratu dituzte, “Agian”, “Alderik alde” eta “Arrazoi Ta Bihotz”, hauek izanik kaleratu dituzten azken lanak. Egun haien lehen lan luzea izango denaren grabaketan murgilduta daude, 2024 urte hasieran berau kaleratzeko helburuarekin.