KONTZERTUAK

Basabi

Data
2021.10.21
Ordutegia
19:30
Udalerria
Hernani
Lekua
Biteri Kultur Etxea
Prezioa

Musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzen ditu Basabi taldeak, esperimentazioa bere ikuskizunen ardatz bihurtuz.Modu honetan, taldeak hizkuntza propioa sortzen du, etiketa eta mugetatik aldenduz. Kontzertu honetan, Kronos izeneko lehen diskoa aurkeztuko du. Obra soila da, minimalista, eta harrizko txalaparta da protagonista nagusia. Bertan, soinu-baliabide guztiak erabiltzen ditu taldeak, zineman inspiratutako konposizio minimalisten bidez.

Iñigo Coto (biolina), Marina Barredo (biola), Ricardo de Lucas (kontrabaxua), Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers (txalaparta)