Mungiako laukote gazte hau 80ko hamarkadako post-punkaren eta new wave-aren berrikuspena Estatuan gidatuko duten rock independenteko taldeetako bat da. IazĀ Plastic Drama argitaratu zuten eta arrakasta handia lortu dute, Reading & Leeds jaialdi mitikoaren ateak ireki baitzizkieten. Akorde erretro-futuristak, punk-rock soinu gordinak eta elektronika sinfonikoaren giro beroak dira lan honen osagaiak.