KONTZERTUAK

Bi Zaldi

Data
2021.11.13
Ordutegia
21:00
Udalerria
Laudio (Araba)
Lekua
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Prezioa
Doan
Taldea

Bi Zaldi 2014ean Zaldibian (Gipuzkoa) sortutako taldea da, Gartxot Unsain Letonak (ahotsa) eta Beñat Antxustegi Goikoetxetak (ahotsa eta gitarra) osatu zuten hasiera batean, 2016ean Eneko Sierra Lataillade batu zen arte.

Lehenik  mundu mailako hit-ak euskaratzen hasi eta bertsio adina kontzertu eskaini zituzten Euskal Herriko zenbait txokotan. 2016. urteaz geroztik euren kantuak sortu eta grabatzeari ekin zioten, beti ere, hasierako goxotasun eta harmoniaren lanketari helduz. 

Emaitza Lo zena izeneko lehen disko hau da, 2020. urtean, Alberto Lizarralde lagunak produzitutako 10 abestiko bilduma. Hego Ameriketara egindako bidaia batean idatzitako hitzek 30 urte inguruko gazte baten ardura existentzialak azaleratzen dituzte, iragana eta etorkizunaren kontzeptuak, hutsunearen sentsazioa, tristura zein alaitasunaren gailurrak… 

10 kanta eta 5 miniaturaz osatutako diskoa. Mimoz eta patxadaz ondutako musika,  bihotzeraino iritsi nahi duen proposamena.