KONTZERTUAK

Bikustik

Data
2022.10.28
Ordutegia
19:00
Udalerria
Elgoibar (Gipuzkoa)
Lekua
Herriko Antzokia
Prezioa

Bikustik talde elgoibartarraren kontzertu akustikoa.

Jon Gurrutxaga (ahots nagusia eta gitarra laguntzailea) eta Patxi Zabaleta (gitarra eta koroak) dira duoa osatzen dutenak. Aspaldiko lagunak baziren ere, bi musikarion ibilbideek Arima Beltzaren azken garaian egin zuten topo. Talde elgoibartarraren Mundurako ateak izeneko azken lana elkarrekin hezurmamitu zuten eta baita bira burutu ere blues&rock banda gipuzkoarra 2006ko Gabonetan desegin zen arte.

Bikustiken emanaldietan Beatles, Led Zeppelin nahiz Creedence Clearwater Revival bezalako taldeen kantuak entzun daitezke. Guztiak bikote elgoibartarraren moldaketa akustikoaren ikuspegitik.