Bixente Martinez musikariak Txoria buruan eta ibili munduan bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du. Lan honen ideia 2020ko konfinamendu gogorreko egunetan sortu zen. Denok etxean sartuta egotera behartuta egon ginen une haietan, gitarra hartu eta doinu eta aire ezberdinekin hasi zen jolasten. Eta oso modu naturalean Oskorriren kantu hauek etorri ziren bere eskuetara.