KONTZERTUAK

Bulego

Data
2022.02.12
Ordutegia
19:30
Udalerria
Altsasu (Nafarroa)
Lekua
Iortia Kulturgunea
Prezioa
Taldea

Azkoitian (Gipuzkoa) sortu zen Bulego, 2020an, eta euskal eszenan sortzen ari den talderik garrantzitsuenetako bat bihurtu da bere lehen urtean. Boskoteak lurraldean ezarritako musika-panoramaren eskemak hausteko asmo argia erakutsi du, eta bide berriak ireki ditu.

Proiektuaren oinarria sektorearen ikuspegi holistikoa da, eta proposamen berean biltzen ditu musika, estetika, sare sozialetako ekintzak eta sustapen-modu berriak.

Euskara hutsez idatzitako letrek eguneroko gaiak jorratzen dituzte, taldearen beste ezaugarri bat den ikuspegi positibo batetik, eta hizkera zuzena eta hitzaurreik gabea erabiliz. Ikuspegi berriak aztertzeko duen anbizioaren erakusle dira sintetizadoreen doinuak eta soinu elektronikoak, bandaren soinu-paisaian protagonista direnak.