KONTZERTUAK

Errobiren kontzertua

Data
2024.05.04
Ordutegia
19:00
Udalerria
Bilbo
Lekua
Euskalduna Jauregia
Prezioa

70eko hamarkada punk, heavy metal, rock sinfoniko eta rock progresiboaren bezalako musika mugimenduen sorreraren lekuko izan zen. Anje Duhalde eta Mixel Ducau-k osatutako taldeak izan zen azken genero horretan eta, oro har, rockaren euskarazko lehen harria jarri zuena. 

Errobik euskal tradizioan berezkoak ziren folk doinuak rock progresibo eta psikodeliarekin nahastu zituen, batez ere atzerritik zetozen soinuek eraginda. Euren letrek garai hartan Euskal Herrian zegoen arazo kultural eta politikoa azaltzen zuten. 

1985ean ‘Agur t’erdi’ bere azken lana argitaratu zuen talde lapurtar mitikoa Euskaldunako agertokira igoko da bere 50. urteurrena ospatzeko. Kontzertu hau euskal musika betirako aldatu zuen bikotearen lana omentzeko ezinbesteko hitzordua da.