KONTZERTUAK

Gailu

Data
2024.04.19
Ordutegia
19:30
Udalerria
Urretxu
Lekua
Motz Taberna
Prezioa
5 €

Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan bIDEhUTS zigilupean bi disko kaleratu ditu bandak.

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran taularatuz.