KONTZERTUAK

Gasteizko Andre Mari Zuriaren Jaiak 2024: Esne Beltza

Data
2024.08.04
Ordutegia
00:00
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Foruen Plaza (Gasteiz)

Esne Beltza taldeak bere ibilbideari agur esango dio, eta azken bira honetan Gasteizen ere zuzenean ikusteko aukera izango da. “Esne Bidea” argitaratu duen azken diskoko abestiak, eta baita orain arteko urte guzti hauetan kantuan eta dantzan jarri gaituztenak entzuteko aukera izango da, azken aldiz zuzeneko berezi baten bidez festa egin eta Gasteiz agurtzeko.

Zazpi abestiz osatutako disko honekin taldearen 17 urteko ibilbide oparoari amaiera emango diote. Aurkezteko bira bat egingo dute 2024. urte osoan Euskadiko eta Estatuko hainbat hiritan. Disko berria kolaborazioz beteta dago, Chambaotik Suicidal Tendenciesera, eta ska, rap, tex mex, rumba, rock, elektronika eta pop estiloari eusten dio. Horretarako, Esne Beltzak hamar musikariz eta dantzariz osatutako talde bat aurkeztuko du koreografia ezagunenak dantzatzeko.