KONTZERTUAK

Gasteizko Andre Mari Zuriaren Jaiak 2024: Zetak

Data
2024.08.08
Ordutegia
00:00
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Foruen Plaza (Gasteiz)

Pello Reparazen eskutik sortu zen Zetak taldea orain lau urte, eta dagoeneko euskarazko musika elektronikoaren erreferentzia bilakatu da.

Talde nafarrak “Aaztiyen” izeneko hirugarren diskoa kaleratu berri du. Lan berri honetan, tradizioa eszeptizismoarekin eta emozioekin uztartzen ditu, asmo probokatzaile argiarekin. Sonoritate berri bat ere aurkezten du Zetak, gure mugetatik haratago iristea bokazio duen unibertso kontzeptualarekin nahastuta.

“Aaztiyen” beste inon sor ezin zitekeen diskoa da. Alde batetik, euskaraz pentsatua eta euskaraz aurkezteko landua delako, baina, gainera, proiektua Reparazen esperientzia, leku, ideia eta bizipen pertsonaletan oinarrituta dagoelako.

Foru plazako azken gauean Itzulera, Zeinen ederra izango den edo Hitzeman bezalako abesti indartsuak entzungo dira.