KONTZERTUAK

GORKA URBIZU (Azpeitia)

Data
2024.06.07
Ordutegia
Ekainak 7 eta 8: 22:00
Udalerria
Azpeitia
Lekua
Sanagustin Kulturgunea

Gorka Urbizuk bere izenez sinatzen duen lehen diskoa da Hasiera bat. Hamar kantuk osatzen dute bilduma. Hamar aukera. Hamar erabaki. Izan zitezkeen beste batzuk, baina hauexek dira: Maitasun batTeoria batTren batToki batJanela batKolore batLilura batEtxe batSute batBesterik ez.

Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi Hasiera bat diskoak. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu… euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin. Eder. Horrexek egiten ditu, hain zuzen ere, harkaitza bezain gogor, haizeak astindutako hostoa bezain hauskor.