KONTZERTUAK

Gozategi

Data
2022.12.03
Ordutegia
19:30
Udalerria
Erandio (Bizkaia)
Lekua
Merkatu Zaharra
Prezioa
Doan
Taldea

Gozategi musika taldeak 30. urteurrena ospatzen du aurten, eta azaldu dutenez, gogotsu daude taldeak orain arte egin duena “behar bezala ospatzeko”.

Taldeak 1992an eman zituen lehen kontzertuak, hirukote modura. Soinua eta panderoa jo eta abestu ere egiten zuten Ainhoa eta Asier Gozategi anai-arrebek, eta haiekin batera izaten zen emanaldietan Iñigo Goikoetxea baxu eta txarango jolea. Beranduago, 1995ean, estudioko lehen lana plazaratu zuten Gozategi izenburupean. Elkar argitaletxeak eman zuen argitara lehen abesti bilduma hura, eta zigiluak azpimarra egin zion hirukotearen musikaren freskotasunari, bizitasunari eta koloreari. Berritzaileak izan ziren trikiti munduan.

Gerora ibilbide oparoa egin du Gozategik, eta urte luzez, Euskal Herriko plazak betetzen jarraitu dute. 2018an plazaratu zuten azken diskoa: G puntua.