KONTZERTUAK

Gure Ahotsak 2024: Idoia

Data
2024.05.19
Ordutegia
19:00
Udalerria
Donostia-San Sebastián
Lekua
Victoria Eugenia Antzokia
Prezioa

Gure Ahotsak 2024ren barruan.

Otsailaren 2ko oharra: Kontzertua maiatzaren 19ra atzeratu da, De amar y desandar disko berriaren argitalpen dataren aldaketa dela-eta. Sarrerek data berrirako balio dute. Itzulketei buruzko informazio gehiago: sarrera salmentaren atalean.

Idoia Asurmendi (ahotsa, pianoa, gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Sergio Valdehita (pianoa)

Idoiak Victoria Eugenian estreinatuko du De amar y desandar bere bigarren diskoa. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.

Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa duen lore baten moduan nabarmentzen den Aramaiokoa.