KONTZERTUAK

Huntza

Data
2022.07.01
Ordutegia
23:00
Udalerria
Sestao (Bizkaia)
Lekua
Kasko plaza
Prezioa
Doan
Taldea

Huntza 2014an sortu zen Bilbon, unibertsitateko trikipoteoko ostegunetan, taldekideak Gipuzkoako zenbait herritakoak diren arren. Taldeak 2016ko martxoaren 8an egin zuen lehen emanaldia. Agertoki batera igotzera ausartu lehen emakumeei omenaldia egiten zien “Harro gaude” abestiaren aurkezpen hura, gerora etorri diren hamaika kontzerturen hasiera izan zen. Taldearen “Aldapan gora” kanta oso arrakastatsua izan zen, zenbait musika- zerrendatan lehen postuan egon zen hainbat hilabetez, eta YouTubeko bideoklip ikusiena ere izan zen.