KONTZERTUAK

Huntza

Data
2022.04.01
Ordutegia
22:30
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Jimmy Jazz aretoa
Prezioa
Taldea

Huntza taldea bere hirugarren lan luzearekin datorkigu: Ezin ezer espero. Hiru urtez kontzertuz kontzertu ibili ondoren, erregistro intimoago batzuk arakatuz sortu da album berri hau, Haritz Harreguyren estudioan eta Pablo Novoa ekoizle galegoaren gidaritzapean.  Izenburuak diskoko kanten arteko aniztasunari egiten dio erreferentzia alde batetik, eta bestetik sorkuntza prozesuan zehar bizitako ezusteko egoera guztiei: pandemiari, bertan behera gelditutako kontzertu eta bestelako asmo guztiei edota diskoa ontzeko ondoan izan dituztenlagun eta lankide guztiei, beraien laguntzak espero gabeko fruituak eman baititu.  Lan berri honen ondotik Huntza taldea gogoz eta indartsu dator berriro ere, etapa berri honetan beraien musikaz espero gabeko momentuak sortzeko asmoz.