KONTZERTUAK

Igartza Musika 2024: Jon Gurrutxaga, Antxon Sarasua, Andoni Etxebeste, Dani Venegas & Urbil Artola

Data
2024.06.06
Ordutegia
20:00
Udalerria
Beasain
Lekua
Erauskin Plaza
Prezioa
Doan

Igartza Musika 2024 (urtarrila-ekaina).

1978an Txomin Artolak kaleratutako Belar Hostoak diskoaren berrinterpretazioa egin zuen 2022ko martxoan, lagun talde batek. Jon Gurrutxagak jarri zien ahotsa artista hondarribiarraren abestiei, Antxon Sarasua, Andoni Etxebeste, Dani Venegas eta Urbil Artolak lagunduta. Artolaren abestiek kutsu modernoagoa eta gaurkotuagoa hartzen dute, pop eta folk estiloak bluesari eta rockari egindako keinuekin nahastuz eta hori eskaintzera etorriko dira Beasainera.