Iheskide taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du Doka antzokian. Bertan, Tinko gurean diskoa aurkeztuko du Elorrioko bandak. Taldeak 17 urte bete berri ditu errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu. Tinko gurean diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro da. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.
Elorrioko taldearen aurretik The Lio talde nafarrak joko du bere lehen diskoa aurkezteko.