KONTZERTUAK

Joseba Irazoki eta Lagunak

Data
2021.10.29
Ordutegia
20:00
Udalerria
Azkoitia
Lekua
Matadeixe

Joseba Irazokik III disko berria aurkeztuko digu bere LagunakĀ taldearekin. Formazio honekin egiten duen hirugarren lana izango da eta musikalki aurreko bi diskoen jarraipena da, rock ikutua duten kantuak esperimentazioarekin nahastuta oso modu pertsonalean.

Diskoko doinu guztiak eta hitz gehienak Irazokirenak dira. Grabazioa Berako Atala estudioetan eta Tarnoseko Shorebreaker estudioetan burutu da Johannes Buff ekoizlea gidari izan dutelarik. Beti zirragarriak diren bandaren zuzenekoak bereziki zaindutako bisualek lagunduta izango dira oraingo honetan.