KONTZERTUAK

Kalakan & Alexandre Arkhintcheev

Data
2023.03.05
Ordutegia
17:30
Udalerria
Azpeitia (Gipuzkoa)
Lekua
Soreasu antzokia
Prezioa
Taldea

Alexandre Arkhintcheev Buriatiako (Siberia) kantari difoniko onenetariko bat da gaur egun. Hango kantuak birmoldatzen ditu bai eta bere konposizioak sortzen ere. Bizitzaren iturri sakonenak oroitarazten ditu kantu difonikoaren soinu leizetsuak eta entzule bakoitzak dituen arima barneko espirituak iratzartzen ditu. Alexander eta Kalakanen arteko elkarlanak jadanik arrakasta handia izan zuen 2017ko abenduan. Bi unibertso tradizionaletako instrumentu eta kantu nahasketa desberdinak, osotasun bakar batean sartzen direnak. Barneko bake eta harmonia sentsazio batekin bukatzeko modua.