KONTZERTUAK

Korrontzi

Data
2024.05.11
Udalerria
Atarrabia
Lekua
Atarrabiako Kultur Etxea
Taldea

2024an Korrontzik 20 urte bete ditu eta, data garrantzitsu hau ospatzeko, sorpresaz betetako lan berri bat prestatu du taldeak: Korrontzi 20, Korrontziren hamabigarren diskoa. Asmo handiko proiektua da, eta taldeak Luis Peixoto ekoizle portugaldarraren laguntza izan du Korrontziren errepertorioko ezinbesteko kantuetako batzuk bertsionatzeko garaian, baita beste berri batzuk ekoizteko ere .

Guztira 20 abesti, 20 kolaboratzailerekin. Horien artean: Phil Cunningham (Scotland), Michael McGoldrick (UK), Luar Na Lubre (Galiza), edo IƱigo ETS, Alex Gatibu edo Gozategi (EH) bezalako izenak aurkituko ditugu beste ezuste atsegin batzuen artean. Zorionak Korrontzi!