Korrontzi + Algara Dantza Taldea
Algara Dantza Taldea 2000. urtean Gasteizen sortutako talde bat da. Dantza tradizionalak egiten hasi ziren, baina denbora pasatu ahala, gure dantza tradizional horietan oinarritutako koreografia garaikideak sortzen joan dira, betiko instrumentuen soinuak erabiliz; txistuarena, albokarena edota trikitixarena ere.
Aintzinako Euskal Herriko tradizioa jaso eta moldatuz, errepertorio eta molde berriak sortu ditu Korrontzi taldeak, Agus Barandiaranen trikitixaren gidaritzapean. Euskal Herriko musika eta tradizioen erakusleiho bihurtu da munduko musika jaialdietan.
Orain, bi taldeen indarrak batuta, ikuskizun berri bat aurkeztuko digute urriaren 23an Gasteizko Iradier Arena aretoan, egun honetarako propio egindakoa.