KONTZERTUAK

Liher + Lamiak

Data
2022.01.29
Ordutegia
21:00
Udalerria
Donostia
Lekua
Intxaurrondo Kultur Etxea
Prezioa
Taldea

Liher taldea zerbait berria sortzen hasiko zela erabaki zuenean, 2020. urteko otsailaren 28an Hemen herensugeak daude lana kaleratu eta bi asteren buruan, pandemiak eragindako shock emozionala eta zorigaitz artistiko eta pertsonala baztertzen saiatu zen. Baina, ahaleginak ahalegin, sortzen zuten riff oro, atmosfera oro eta kontzeptu oro zen haiek momentu horretan bizitzen ari ziren horren adierazle. Aurreko lanarekin antzua izatera kondenatua zegoen garai horri buelta emateko, bi urte bete ez dituen zikloari agur esan eta berriz ere jaiotzeko aitzakia hartu du pandemiaren amaiera honera. Ukaezina da bizitako haustura. Baina bakoitzak horren aurrean bide ezberdina egin du, baita ikaspen ezberdinak erdietsi ere, eta Liherrekoak haiena(k) kontatzera datoz. Iritsi baitira, diotenez, helmuga batera, eta helmuga hori hutsa da. Abesti berriak sortzen jarraitzera bultzatu besterik egiten ez duen hutsa.

Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aramburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (bajua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea. 2019an argitaratu zuten Itsuen Aroa izeneko lehen diskoa, Gaztain Estudioetan grabatua. 8 abestiz osatutako lanean, akorde eta riff pisutsu eta astunak ukitu alternatibo eta melodiko nabariekin nahasten dituzte.