KONTZERTUAK

Lumi

Data
2022.03.08
Ordutegia
19:00
Udalerria
Donostia
Lekua
Koldo Mitxelena Kulturunea
Taldea

Lumi elektro inde taldea da, 2014an sortua. Ahotsean, Nahia Zubeldia (Unama), eta makinetan, Manu Matthys (Matthys, Odei) dira. Taldeak aski urrunekoak diren bi bide biltzen ditu: Nahiarena, euskal kantuen eta folk melodien ingurukoa, eta Matthysena, arrunt elektronikoa. Beren ibilbidean barna, soinua gero eta gehiago lantzen dute, eta, aldi berean, organikotasunera bideratzen. Lehen EPa 2014an atera zuten, eta lehen LPa, Itzal zikinak, 2019an, biak Moï Moï diskoetxearekin.

Orain, Bezperen dirdira disko berria prestatzen ari dira,  udaberri hontan argitaratuko dutena, Usopop diskoetxearekin. Proposatutako kontzertu hontan, talde lapurtar honen unibertso musikala (ber)ezagutzeko aukera izanen da.