Mursego: “Artefaktu feministen berrirakurketa”
Mursego. Artefaktu feministen berrirakurketa emanaldiaren bidez, hainbat emakume artistaren lanak gogora ekarri nahi nituzke, aldarrikatu, erakutsi, partekatu, gorpuztu. Sarri ahaztuak izan diren ahots horiek inspirazio-iturri hartuta, pieza berriak sortuko ditut, musika jarriko diet, sagu-zaharren ultrasoinu bihurtu arte, Afrikako tribu zaharrenaren dantza bilakatu arte, modu pertsonalenean eraldatu arte.
Mursegoren diziplinarteko moldaketa hauetan, umoreak, poesiak, performanceak, aldarriak, memoriak eta abangoardiak bat egiten dute.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.