Neomak taldea osatzen duten zazpi emakumeek kontzertu arrakastatsuak eskaintzen ari dira. Ahots bikainak, trikitiaren eta pandearoaren laguntzaz.
Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona ibilitako zazpi Sorginak gara.
Etenaldi baten ondoren, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu berri bat jarri dugu martxa. Gure sustraien haria eten gabe, baina eraberrituta, Neomak hitzak dioen gisan,“ilargi berriak” eskaintzera gatoz. Ahotsen presentzia nabarmenaz eta beti aldean izan ditugun trikitixa eta pandero ezberdinak uztartuz, folk estiloz jantzi ditugu bertsioak, zein gure abesti propioak, ordubete inguruko emanaldian.