KONTZERTUAK

Oki Moki

Data
2021.12.02
Ordutegia
22:00
Udalerria
Arrasate (Gipuzkoa)
Lekua
Gaztetxea
Taldea
Oki Moki Getariako bikote (edo hirukotea) da. Underground-eko talde indartsu eta ilunagoetan ibilitakoak, erabaki zuten pop-punka, edo beraiek dioten bezala, pop-punk lo-fi-a errebindikatzea. 2019an ‘Ocean breeze’ lana kaleratu zuten kasettean. Eta, ondoren, kantu borobilagoekin, ‘Working class pop’ diskoa argitaratu dute biniloan.
 
Kantu irudimentsuak, melodiaz jositakoak, ganberro ikutuarekin, punketik hurbil batzutan, zirikitzaileak eta freskoak gaztelania, euskara eta ingelesa uztartuta. Tarteka erritmo kaxarekin igotzen dira agertokira, baina Arrasaten Arza izango dute bateria jotzen.