KONTZERTUAK

Olatz Salvador + Idoia

Data
2022.03.31
Ordutegia
Ateak 20:30
Udalerria
Gasteiz
Lekua
Jimmy Jazz Aretoa
Prezioa

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak. Aro berriari hasiera emateko, Donostiako Antzoki Zaharra etxe izatea ilusio bereziz bizi duen zerbait da eta ez da bakarrik egongo, gainera: Ander Zuilaika (bateria), Jagoba Salvador (bajua) eta Mattin Saldias (gitarra) izango baititu bidailagun.

Denek ikusten dute Idoia Asurmendirengan 2021eko euskal promesa handia. Tabakalera, Chillida Leku eta Jazzaldiaren terrazak bete ostean, apirilean kaleratuko du bere lehen diskoa. Folk sotiltasunez eta eguneroko poesiaz beteriko albuma da, baretasuna transmititzen duen ahots batek laztandua.