KONTZERTUAK

Pasadena + Habi

Data
2022.02.05
Ordutegia
19:00
Udalerria
Ondarroa (Bizkaia)
Lekua
Portuko Ranpi
Prezioa
Taldea

Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Azaroan argitaratu zuten diskoa, eta orain zuzenean aurkezteko garaia iritsi da. Horretarako, diskoa grabatzerako orduan ere parte hartu zuten Dani Arrizabalaga (bateria) eta Danilo Foronda (gitarra) izango dituzte alboan, eta baita Aitor Garcia de Bikuña (teklatuak) eta Ander Sevilla (baxua) ere. Diskoan entzun daitezkeen geruza, harmonia eta xehetasunak mantentzea eta horri zuzenekoaren intentsitatea gehitzea izango dute helburu.