KONTZERTUAK

Pasadena

Data
2022.11.05
Ordutegia
19:30
Udalerria
Altsasu (Nafarroa)
Lekua
Iortia aretoa
Prezioa
Taldea

Aurten Pasadena taldearen kontzertua antolatu dute ibarreko BERRIAlagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean. Libe Garcia de Kortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena.

Urteak daramatzate elkarri Iaguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena beren esku hartu dute, eta Danilo Forondak osatu ditu gitarra elektrikoaren eta baxuaren moldaketak; Dani Arrizabalagak, berriz, bateriarenak. Emaitza harrera ederra izaten ari den disko bat da.

Ahots harmonia bikainak, instrumentazio aberats eta dotorea eta haien ibilbidee-tako doinurik Ianduenak aurki daitezke proiektu berri horretan, aurreko taldeetan eta kontzertuetan ikasitako guztia disko bakarrean gorpuztu balute bezala. Ilunabarreko rock eta folk ukituko musika, gitarra elektriko eta akustikoak, bateria erritmo Ianduak eta teklatu geruza sendoak abesti bakoitzari behar duena eskaini nahian.

Aipatu dugun musika aberastasun hori guztia taula gainera eramateko, Libe eta Jonez gain beste lau musikari egongo dira haiekin. Bateria, perkusioak, baxua, gitarra elektriko eta akustikoak, organoa, teklatua, ahots harmoniak… musika tresna eta soinu aniztasuna, betiere kantuen mesedetan eta entzulearen gozamena ardatz.

Taularatze zaindua eta musikarekiko sentsibilitatea duen edonork disfrutatzeko moduko emanaldia.

Ekitaldia BERRIAk, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatu dute, elkarlanean.

SARRERAK salgai dituzue BERRIA DENDA atalean eta Iortia kulturguneko atarian. Zatozte urteroko Sakanako BERRIAlagunen ospakizun handira!

Sarreren dirua Berriarendako izanen da.

Sarreren prezioa

Berrialagunek aurretik 10 € (Berriaren bitartez)
Berrialagunek egunean bertan 12 € (Iortiako txarteldegian txartela erakutsiz)
Aurretik: 12 € (txarteldegian eta iortaikultura.com-en)
Egunean bertan: 14 € (txarteldegian eta iortaikultura.com-en)