KONTZERTUAK

Pasadena

Data
2022.02.26
Ordutegia
19:00
Udalerria
Berriz (Bizkaia)
Lekua
Kultur Etxea
Prezioa
6 euro (bazkideak 4 euro)
Taldea

Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sortu berri duten taldeak lehen diskoa kaleratu du. Danilo Foronda izan dute lagun baxuan eta gitarra elektrikoan eta Dani Arrizabalaga baterian.

Urriaren bukaeran eman zuten ezagutzera Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek Pasadena taldea sortuko zutela. Urteak dira elkarren proiektuetan lankidetzan ari direla, dela Liberen bakarkako diskoetan, dela Izaki Gardenak taldearen lanetan. Oraingoan, biek batera sortutako proiektuari ekingo diote.