KONTZERTUAK

Pelax + Lamiak

Data
2022.02.11
Ordutegia
22:30
Udalerria
Zestoa (Gipuzkoa)
Lekua
Gaztetxea
Prezioa
5 euro
Taldea

Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea.

2019an argitaratu zuten Itsuen aroa izeneko lehen diskoa, Gaztain Estudioetan grabatua. 8 abestiz osatutako lanean, akorde eta riff pisutsu eta astunak ukitu alternatibo eta melodiko nabariekin nahasten dituzte. Laster plazaratuko dute bigarren diskoa.