KONTZERTUAK

Petti eta Etxeko Uzta eta Incarnatus orkestra + Eneritz Furyak

Data
2021.10.30
Ordutegia
19:00
Udalerria
Irun (Gipuzkoa)
Lekua
Amaia Kultur Zentroa
Prezioa
Taldea

“Manipulazio estrategiak” diskoaren aurkezpen-kontzertua da. Diskoak pentsamendua, poesia eta musika uztartzen ditu. Hain zuzen, Noam Chomskyk komuniabide handiek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Haietan oinarrituta, Harkaitz Cano idazleak 10 poema idatzi ditu, eta Pettik kantu bihurtu ditu, euskal eszenaren musikari onenen laguntzarekin. Zuzenekoan, Pettiren ahots ahaltsua, harien finezia eta gitarra elektrikoen indarra batzen dira, kalitatez eta energiaz betetako emanaldi bat eskaintzeko.

Petti Petti eta etxeko uzta eta Incarnatus Orkestra ez dira bakarrik egongo, Eneritz Furyakek irekiko baitu jardunaldia 19etan. Irungo artista gaztea euskal musikako ahots berrietako bat da eta, Euskal Herri osoan barrena ibiltzeaz gain, beste herrialde askotan ere eskaini ditu emanaldiak: Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan edo Italian, besteak beste.