KONTZERTUAK

Rafa Rueda

Data
2022.06.10
Ordutegia
20:30
Udalerria
Donostia
Lekua
Doka Kafe Antzokia
Prezioa
Taldea

Rueda deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu bere bakarkako lan minimalistan. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu eta, besteak beste, horiek aurkeztuko ditu laukote formatuan Doka Donostiako Kafe Antzokian.

Gainera, bere bakarkako ibilbidearen 20.urteurrenaren atarian, Rafa Ruedak eta bere taldeak orain dela aspaldi jotzen ez dituzten abestiak berreskuratu eta errepertorio berezia eramango dute Dokako oholtzara. Bere abesti ezagunenak, beraz, ekainaren 10eko hitzorduaren protagonistak izango dira baita ere.

Formazioa:

  • Rafa Rueda: Girarra eta ahotsa (Guitarra y voz)
  • Jaime Nieto: Baxua eta Teklatuak (Bajo y teclados)
  • Koldo Uriarte: Teklatuak eta ahotsak (Teclados y voces)
  • Alvaro Olaetxea: Bateria, Perkusioa eta elektronika (Batería, percusión y electrónica)