KONTZERTUAK

Ruper Ordorika

Data
2021.12.12
Ordutegia
19:00
Udalerria
Iruñea
Lekua
Baluarte (Ganbara aretoa)
Prezioa
Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du azaro erdialdean argitatuko den bere disko berria. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskotik gorako ibilbidea. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da —Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria),— eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).
 
Ruper maila gorenean dabil euskal musikan. Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz, musikari eta produkzio bide ausartak ibiltzen ditu. Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu… Bere ibilbide oparoan disko ezagun haundiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean. Kantutegi zaharra arakatu eta era berean abangoardiako musikariekin aritzen da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen… Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak…