KONTZERTUAK

Ruper Ordorika

Data
2021.12.30
Ordutegia
19:30
Udalerria
Bilbo
Lekua
Arriaga antzokia
Prezioa

Ruper Ordorikak kontzertuan aurkeztuko du bere disko berria, 20 diskotik gorako zerrenda zabaltzen duen album berezia, eta, seguruenik, leku paregabea izango du euskal musikaren erreferente eztabaidaezin honen ibilbidean. Edertasuna eta gogoaren sakontasuna lortu ditu Ordorikak bere abestietan, soinu eta testuen etengabeko bilaketaren ondorioz, eta ondoan dituen musikarien eta ekoizpen-prozesuen kalitatea azpimarratu behar da.

Ibilbide luzean, tradizio herrikoiarekin egin du bat Ruperrek. Hiru Truku hirukotea sortu eta hiru disko grabatu zituen, euskal abesti herrikoien ikerketan oinarrituz. Era berean, nazioarteko abangoardiako musikariak ere lagun izan ditu bere grabaketa eta jardueretan: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen eta abar. Nortasun denboragabe eta iraunkorreko abestiak dira emaitza, atmosfera klasiko eta garaikide batean bilduak.

Ruper Ordorika (ahotsa, gitarra), Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), Eduardo Lazaga (perkusioa), Nando de la Casa (perkusioa, teklatuak)