KONTZERTUAK

Ruper Ordorika

Data
2022.01.15
Ordutegia
19:30
Udalerria
Getxo (Bizkaia)
Lekua
Muxikebarri Zentroa
Prezioa

Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du azaro erdialdean argitaraturako bere disko berria. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskotik gorakoa den ibilbidea. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da —Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira ( Baxua) eta Hasier Oleaga (bateria)—, eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Ruper maila gorenean dabil euskal musikan. Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz, musikari eta produkzio bide ausartak ibiltzen ditu.

Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu. Bere ibilbide oparoan disko ezagun haundiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean. Kantutegi zaharra arakatu eta era berean abangoardiako musikariekin aritzen da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen… Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak.